Pasahitzik gabe

Pasahitzik gabe


Internet-era sartzeko edo ezkutuko informaziora heltzeko ez da kode sekretu edo pasahitzik behar. Hatz-marka nahikoa da horretarako. Kaliforniako Digital Persona sozietateak prestatu duen U ARE U identifikazio-sistema digitala zuzenean PC ordenadoreari konektatzen zaio.

Eskanerrak erabiltzailearen hatz-markaren lau argazki hartzen ditu eta identifikazio-dosierra osatzen du. Horko algoritmoak MIT (Massachusetts Institute of Tecnology) eta Kaliforniako Caltech Teknologi Institutuko biometri adituek prestatu dituzte. Konexio bakoitzean argiztaturiko zonan hatza ipinita identifikatu egiten du makinak.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingeniaritza