}

Parkinsonak jotako soldatzaileak

2001/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Saint Louiseko ikertzaile-talde baten arabera, soldatzeak Parkinsonen gaixotasunaren agerpena sorraraz lezake. Ikerketa egiteko, gaixotasunaren ohiko seinale kliniko eta neurologikoak dituzten 15 soldatzaile profesional aztertu dituzte, eta, batez beste, gaixotasuna gainerako biztanleek baino 15 urte lehenago garatu zutela aurkitu dute.

Hala ere, taldeko buruak adierazi bezala, emaitza horrek ez du esan nahi soldatzeak Parkinsonen gaixotasuna sortzen duenik. Beren ustez, soldatzaile horiek bestela ere gaixotasuna garatuko lukete, baina soldaduraren inguruko zerbaitek sintomak lehenago agertzea eragin die. Zerbait hori zehaztea izango da orain kontua.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia