}

Paper erabiliaz egindako lurra

1991/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

August Ernst injineruak saiakuntza arrakastatsua burutu berri du txanpinoien alorrean.

Alemaniako Duisburg hirian August Ernst injineruak saiakuntza arrakastatsua burutu berri du txanpinoien alorrean.

Paper erabilia eta zuhaitz-hostoak nahastuta 26 metro luzeko tutu biragarri batera sartu eta 70°C-raino berotzen da. Hezetasunak eta higidura konstanteak nahastea hauts bihurtzen dute eta hauts horretan zoikatzezko lurrean baino askoz ere garbiago hazten dira txanpinoiak.

Papera erabiltzeko sistema honek izugarrizko itxaropena sortu du Alemanian. Bertako txanpinoi-produktoreek 150.000 metro kubiko zoikatz-hauts behar dituzte beren produkziorako. Kantitate honen kostu ekonomikoa ez da txantxetakoa eta guztia paper erabiliz ordezkatuko balitz, ekonomia ezezik ingurugiroa ere irabazle aterako litzateke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia