Elhuyar zientziaren komunikazioa

Ozonoa: toxikoa baina ezinbestekoa

1992/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ozonoa arnastea kaltegarria baldin bada ere, atmosferako ozonoak biziarentzat duen eragina ez, uhin motzeko izpi ultramoreetatik babesten gaituelako.

Ozonoa, estratosferan zehar hedatuta dago, eta atmosfera bateko presiora konprimatuko bagenu, 3 mm lodiko geruza izango genuke. Bestalde, ozono-maila % 1 laburtzen bada, eguzkitiko izpi ultramoreen kopurua % 2 haziko da. Hazkunde hau denbora labur batean jasan badaiteke ere, luze iraungo balu ondorio txarrak izango lituzte.

Beraz, uhin motzeko izpiak iragazten ez badira, gaur egungo bizidunek ez dute iraungo; uhin horiek jasateko ahalmena duten bizidunek baizik. Lurrean beste izaki batzuk biziko dira eta ozonoaren babesean sortutako bizia galdu egingo da.

Landareak nekez haziko lirateke; deformatu eta azkenean hil egingo lirateke. Hego hemisferioko zenbait galsoro idortu egin da izpi ultramoreen eraginez.

Itsasoko planktona ere arrisku larrian dago. Ez dugu ahaztu behar planktona elikagai-katearen eta oxigeno-produkzioaren oinarria dela (Lurreko oxigenoaren % 50 planktonak ekoizten du). Planktonak karbono (IV) oxidoa harrapatzen du. Planktona desagertzen bada, karbono (IV) oxido asko igoko da atmosferara eta negutegi-efektua areagotu egingo da.

Gizakiongan, izpi ultramoreek batez ere hiru eragin dituzte:

  • Pertsonak, denbora luzez eta larruazala babestu gabe aire librean baldin badago, azal-minbizia izateko arriskua du.
  • Sistema inmunologikoa ahuldu egin daiteke eta, beraz, gaixotasunak harrapatzeko arrisku handiagoa dago.
  • Begiak kaltetu egiten dituzte eta pertsona itsututa utz deza.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia