}

Ozeanoen egoera

2008/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ozeanoen egoera
2008/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: B.S. Halpern)

Giza jarduerak munduko ozeanoetan izan duen eraginaren mapa bat osatu du nazioarteko ikertzaile-talde batek. Mapak erakusten du ez dagoela mundu osoan gizakiaren eragina jasan ez duen kilometro karratu bat ere. Lurralde guzti-guztietan eragin du ikertzaileek kontuan hartu dituzten 17 faktoreetako batek, gutxienez: kostaldeko isurketak eta poluzioa, giza jarduerak eragindako itsas tenperaturaren igoera, olio-plataformen kaltea, arrantza eta abar. Faktoreen eragina kilometro karratuka banatu, eta munduko ozeanoen mapa egiteari ekin zioten zientzialariek 2003an. Emaitza mapa hau da. Kolore urdinak eragin txikiena adierazten du, eta kolore gorriak handiena.

1
241
2008
4
004
Ozeanografia
Berriak labur
5

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia