}

Ozeano osoa zeharkatu zuen olatua

2004/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

1700. urtean, tsunami erraldoi bat iritsi zen Japoniako kostaldera. Uholdeak eragin eta herriak suntsitu zituen. Garai hartako agirietatik, zientzialariek ondorioztatu dute Ipar Amerikako kostaldetik gertu izan zen itsasikara batek sortu zuela.

(Argazkia: NASA).

Itsasikara Cascadia failaren mugimendu batek eratu zuen, eta, adituen arabera, historian jaso den itsasikararik bortitzena izan zen. Faila hori Kanadako eta Estatu Batuetako kostatik gertu dago; beraz, Japoniara iritsi zen tsunamia han sortu bazen, olatuak 8.000 kilometro egin behar izan zituen guztira. Oso zaila da itsasikara baten oihartzunak hain urruti kalteak eragitea.

Horregatik ez dute geologoek lehenago baieztatu batak bestearekin zerikusia dutela. Dirudienez, itsasikaren sailkapenean maila altuenekoa izan zen 1700. urtekoa, eta, beraz, ontzat eman dute orain hipotesi hori.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia