Ozeano galduaren bila
1991/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Zortzi estatutako zientzilariak munduko mendikatea handienera abiatu dira duela berrogeitamar milioi urte inguru oraingo Himalaia estali bide zuen ozeanoaren arrastoen bila. Bi hilabeteren buruan moluskuen fosilak eduki ditzakeen tonaerdia mineral biltzea espero dute. Taldean mendizale profesionalak ere badira eta Katmandu-tik 500 kilometro iparraldera 3.000 eta 6.000 metroko altitudeetan Tibeteko mugatik gertu egingo dute lan. 1988.ean bidalitako lehen espedizioak itsas fosil handiak detektatu zituen.
Lurraren eboluzioaren lehen garaietan Thetys izeneko ozeanoa zegoen oraingo Himalaian (Thetys Okeanos-en emaztea zen mitologia grekoan) eta duela 180 milioi urte inguru osatutako Laurasia eta Gondwana izeneko kontinenteak bereizten zituen.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia