Oxigeno molekularra izarretan
1993/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Scorpius konstelazioko izarren arteko laino batean, orain arte inoiz detektatu gabeko oxigeno molekularraren berri izan da. Horretarako Alpeetako gailur batean kokaturiko 2,5 m diametroko irrati-teleskopio bat erabili dute. Ikerketa-taldea frantziarrez eta estatubatuarrez osaturikoa da eta oxigenoa dagoela espektro-izpien analisiaren bidez jakin izan da.
Nahiz eta izarren arteko lainoetan orain arte oxigenorik detektatu ez, zenbait ereduren arabera aurrikusten zen bazegoela. Lainoak elkartuz eta trinkotuz izarrak eratzeko hoztu egin behar dute eta horretarako ez da nahikoa espazioan dagoen karbono monoxidoa. Beraz, orain arte espazioan oxigenoa zegoela ziurtzat jotzen bazen, zein formatan agertuko zen ez zen ezagutzen.
Behaketa honen ondoren, nahiz eta hau egiaztatu behar den, oxigenoa era molekularrean ageri dela esan daiteke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia