Ospitaletan erabiltzen diren desinfektatzaileak ez dira guztiz eraginkorrak

- Saludaio


EHUn egindako ikerketa batek erakutsi du ospitaletan erabiltzen diren desinfektatzaileek ez dituztela bakterioak erabat hiltzen; are gehiago, bakterioek 30 egun baino gehiago iraun dezakete ospitaletako paretetan, gainazaletan eta material kirurgikoan.

Zaloa Bravok egin du ikerketa, EHUko Inmunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko mikrobiologoak. Ikertzaileak adierazi duenez, ospitaletako desinfekzio-prozesuen ondoren, agerraldi epidemiko gehienen ardura duten Acinetobacter baumannii  motako bakterio guztiak ez dira hiltzen. Bakterioak, ordea, ez dira ohiko hazkuntza-ingurutan hazteko gai, eta horregatik ez dira desinfekzio-ebaluazioetan hautematen.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Biologia