}

Origamia eta kirigamia, materialei ezaugarri bereziak emateko

2021/11/24 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

origamia-eta-kirigamia-materialei-ezaugarri-berezi
Origami kurbatuaren adibideak, aplikazio robotikoekin. Arg. Zirui Zhai/Arizonako Unibertsitatea/CC BY-NC-ND

Origamia eta kirigamia Japoniako arte-diziplinak inspiraziotzat hartuta, materialei ezaugarri mekaniko bereziak ematea lortu dute AEBko eta Txinako ikertzaile batzuek. Applied Physics Reviews aldizkarian argitaratu duten artikuluaren arabera, 2D materialak 3D bihur daitezke tolestuz (origami), ebakiz (kirigami), edo biak eginda, hau da, tolestuz eta ebakiz (hibridoak). Azken horiek, ahalmen handia eskaitzen dute.

Talde bakoitza beste bi azpitaldetan sailkatu dute, energia elastikoan oinarrituta: zurrunak eta malguak edo deformagarriak. Ikertzaileen esanean, horrela sortutako metamaterialak eremu askotan erabil daitezke: elektronika malgua, gailu medikoak, robotika, ingeniaritza zibila eta ingeniaritza aeroespaziala, besteak beste.

Dagoeneko ari dira probak egiten. Adibidez, Science advances aldizkarian aurretik argitaratutako beste lan batean, frogatu zuten origami kurbatua erabilita, robotak aurreprogramatu daitezkeela malgutasun-eta zurruntasun-maila desberdinetako mugimenduak egiteko, objektuak heltzeko eta indarra transmititzeko, energiarik galdu gabe.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia