Metodoa erraztu nahian, ikertzaile japoniarrek 58 metabolitoren kontzentrazioetan oinarritutako ordutegi bat egin dute. Metabolito horiek jarduera biologikoarekin zerikusia duten hormonak eta aminoazidoak dira, eta haien kontzentrazioak eta melatoninarenak erlazionatuta sortu dute ordutegia.
PNAS aldizkari espezializatuan argitaratu da ikerketa, eta, haren arabera, ordutegi hori erabilita, nahikoa da pertsona bati bi odol-lagin hartzea 12 orduko tartearekin eta haiek analizatzea, pertsonaren ordularia ezagutzeko. Horrek asko errazten du, adibidez, paziente bati bere ordutegi biologikoaren arabera agintzea noiz hartu behar dituen sendagaiak.
Hiroki Ueda ikerketaburuaren hitzetan, “medikuntza pertsonalizatuak geneetan jarri du arreta, baina hurrengo pausoa pazienteen arteko ordularien diferentziei erreparatzea izango da”.
Galarraga Aiestaran, Ana
Elhuyar Zientzia