Ordenagailuen memoria izugarri handi dezakeen asmakuntza IBMren eskutik

Ordenagailuen memoria izugarri handi dezakeen asmakuntza IBMren eskutik


Iraganeko txartel zulatuen antza duen, baina askoz informazio gehiago gorde dezakeen, teknologia garatu dute IBMn. Milipede deitu dioten kodearekin lan egiten duen memoriak gaur egungo ordenagailuen memoria magnetikoak baino 20 bider datu gehiago gorde dezake; IBMk esan duenez, terabit bat hazbete karratuko. Datuak polimerozko geruza ñimiñoetan gordetzen dira, 10 nanometroko hozka gisan. Gainera, behin eta berriz ezaba eta erabil daitezke. Oraingoz ez dute teknologia hori merkaturatzeko asmorik, baina, egingo balute, ordenagailu eramangarri eta telefono mugikorretako flash memoria ordezkatzeko balioko luke hasieran.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Hardwarea