Ordenadore bidezko itzulpena

Ordenadore bidezko itzulpena


ITT enpresaren Itzulpen eta Hizkuntzalaritzarako Zentruan ordenadorez lagunduriko itzulpen-sistema bat prestatu dute; itzultzaile profesionalen errendimendua bikoiztuko duen sistema hain zuzen. Miniordenadore baten bidez, posible da ingelesetik (ingelesera) gazteleratik (gaztelera), frantsesetik (frantsera) eta alemanetik (alemanera) itzultzea. Sistema honek %60-70eko doitasuna du. Gainontzekoa, hau da, azken zuzenketa, itzultzaileak egin behar du. Argi dago honelako sistemak dituen abantailak.

Sistema hau batez ere elektronikari buruzko materiala itzultzeko erabiltzen ari dira.

Dena dela, erabateko itzulpen automatikoa lortuko den eguna nahikoa urruti dago oraindik.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Softwarea