Nekazaritza ekologikoa hazten ari da

Nekazaritza ekologikoa hazten ari da


Nekazaritza ekologikoak, transgenikoak direla medio, gorakada handia izan du munduan azken urteetan, eta Espainiako Estatuan ere asko hazi da. Datu ofizialen arabera, azken lau urteetan horrela landutako hektarea-kopurua % 30 handitu da, landutako 352.164 hektareataraino iritsiz. Aldi berean produkzioa bikoiztu egin da.

Nekazaritza ekologikoa sintesiz lortutako produktu kimikorik erabiltzen ez duen nekazaritzako ekoizpen-sistema alternatiboa da. Elikagai osasungarriak eta produktu kimiko sintetikorik gabekoak lortzeaz gain, naturaren prozesuak eta zikloak errespetatzen dituen nekazaritza-mota da.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ekologia