Miopiari aurrea hartuz
1995/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Miopia uste baino arazo larriagoa da garatutzat jotzen diren herrialdeetan. EEBBetan eta Europan, esaterako, eskola-umeen % 80 inguru miopea da; joera hori askoz txikiagoa da hirugarren munduko lurraldeetan.
New Yorkeko ikerlari-talde batek burutu berri duen ikerketaren arabera, lau eta zortzi urte bitarteko umeek osatzen dute gaixotasun hori garatzeko arrisku-taldea. Adin horretan, izan ere, umeen begiek ez dute fokalizatzeko gaitasunik, baina orduantxe hasten dira telebista maiz ikusten, irakurtzen edota idazten, hau da, begiak jasan ezin dituzten esfortzuetara behartzen.
Ikerlari horien iritziz, gaixotasunari aurre egiteko azaldu aurretik zuzentzeko neurriak hartzea komeni da. Hori dela eta, hurrengo ikasturtea hasi orduko betaurrekoak jarriko dizkiete adin-tarte horretan dauden eta miopeak ez diren 20 bat ikasleri.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia