Mingain elektronikoa

Mingain elektronikoa


Kafearen, ardoaren, tearen, ur mineralaren eta beste hainbat edari eta elikagairen zaporea analizatzeko ezinbestekoa da dastatzaile adituen lana. Baina hainbat saioren ondoren, dastamenaren zentzumena ase egiten da eta bereizteko gaitasuna galtzen da.

Orain, EMBRAPA nekazaritza eta abelazkuntzako ikerketa-enpresa brasildarrak elikagaien industriarako guztiz egokia den tresna bat aurkeztu du. Izan ere, gailu elektroniko hori zaporeak bereizteko gai da.

Gizakien mingainean oinarrizko lau zaporeak (gozoa, gazia, mingotsa eta garratza) detektatzen dituzten dastamen-papilak daude. Zaporedun molekulek papiletako nerbioak kitzikatzen dituztenean, seinalea garunera igortzen da eta bertan zaporea identifikatzen da. Zapore-sentsazio bakoitza papiletako errezeptoreen aktibazio-diferentzial jakin bati dagokiola uste da.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingeniaritza