Minbizi-zelulen metabolismoa gako da prostata-minbiziaren metastasian

- CIC bioGUNE


CICbioGUNEko ikertzaileek frogatu dutenez, erregulatzaile metaboliko batek prostata-minbiziaren zelulen metabolismoan parte hartzen du; are gehiago, haren gabeziak metastasia garatzea ekartzen du.

Arkaitz Carracedo Pérez da ikerketa-burua, eta artikulua Nature Cell Biology aldizkarian argitaratu da. Haren arabera, PGC1-alfa genea giltzarri da prostata-minbiziaren metastasian. Nolabait esateko, etengailu gisa funtzionatzen du: hura areagotuta, minbizi-zelulak ugaltzearekin lotutako metabolismoa itzali egiten da, eta, ondorioz, metastasi-arriskua, gutxitu.

Saguetan egin dituzte hori frogatzeko esperimentuak, eta ondorioztatu dute PGC1A genearen jarduera neurtzea baliagarria dela metastasi-arriskua aurreikusteko. Horrek tratamenduak pazientearen arabera egokitzeko aukera ematen du.

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna