Mikrouhinak intsektiziden ordez
1997/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Estatu Batuetako Nekazaritza Saileko injineruak intsektiziden ordez mikrouhinak erabili nahi dituzte zerealetako parasitoak suntsitzeko. Egin dituzten saiakuntzetan emaitzak oso onak izan dira. Segundo batzuetan tenperatura 50¾ zentigradu igota parasitoen % 94 suntsitzen da eta 60¾ igota % 100.
Berotuta oso denbora gutxi egoten denez gero, alea bera ez da kaltetzen eta bere ugalkortasuna lehen bezalaxe mantentzen du. Mikrouhinak aleetara gidatzen dira, zerealak silora sartzen direnean, adibidez. Etxeetako mikrouhin-labearena baino bostehun aldiz potentzia handiagoa erabiltzen da.
Ez dago, beraz, intsektizidak erabili beharrik. Gainera intsektuek askotan substantzia horiekiko erresistentzia dutela ez da ahaztu behar.
![](https://elia.eus/static/elhuyar/img/elia_RGB.png)
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia