Mertxe de Renobalesek jasoko du aurten SIBI Nazioarteko Bioetika Elkartearen saria
2010/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Aurten, Mertxe de Renobales EHUren Farmazia Fakultateko Biokimika eta Biologia Molekular saileko irakasleak irabazi du SIBI Nazioarteko Bioetika Elkartearen lehiaketa. "Elikagai transgenikoak eta elikagai ekologikoak: alderdi bioetikoak" zen lehiaketaren leloa, eta de Renobalesk nekazaritza ekologikoaren eta transgenikoen arteko bateragarritasuna aldarrikatu du. Hain zuzen, ideia hori azaldu du "Elikagai jasangarriagoak: hazi transgenikoak nekazaritza ekologikoan" lanean.
Besteak beste, aipatzen du hazi transgenikoek ez dutenez produktu fitosanitarioen beharrik baliagarriak direla nekazaritza ekologikoan, eta, are gehiago, aproposak, eraginkortasuna handitzeko.
Marcelo Palacios, Margarita Salas, Erwin Deutsche eta Santiago Dexeus zientzialariek osatu dute epaimahaia, eta de Renobalesek otsailaren 11n jasoko du 12.000 euroko saria. Horrez gain, saritutako lana argitaratuko du SIBIk.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia