}

Mediterraniorako laborategia

1994/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Mediterranioan arrantzak segi dezan, gaur egun derrigorrezkoa da ingurugiroa ikertzea eta bertako oreka errespetatzea. Horretarako irudian ikusten den "Europe" izeneko katamarana egin dute.

Europako Batasunean Mediterranioko arrantzak bere garrantzia du. Guztizko arrantzaren % 15 da (700.000 tona) pisuari dagokionez, eta % 35 balioari dagokionez. Hala ere, Mediterranioko arrantza epe laburrera arriskutan da. Kostetan izan ere, urbanizazioa, turismoa, hondakinak, etab. gero eta ugariago dira. Gainera, arrantza erregul atzeko saioak egin diren arren, gehiegi harrapatzen da eta epe luzera espezieak galtzeko arriskua dago.

Mediterranioan arrantzak segi dezan, gaur egun derrigorrezkoa da ingurugiroa ikertzea eta bertako oreka errespetatzea. Itsasoko baliabideak eta ustiaketa ongi ezagutu behar dira. Horretarako "Europe" izeneko katamarana egin dute. Aluminiozko itsasuntzi honek ia 30 metroko luzera du eta benetako laborategia dela esan daiteke. Ohizko eta neurri bereko itsasuntziek baino % 50 azalera handiagoa du laborategietarako. Ozeanografiarako tresneria prestatzeko eta erabiltzeko ere, ohizko itsasuntziak baino erosoagoa da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia