}

Materia ilunaren misterioa azaltzeko teoria erraz bat proposatu dute

2013/06/21 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

materia-ilunaren-misterioa-azaltzeko-teoria-erraz-
Goian, anapoloaren irudikapena. Behean, ohiko eremu elektromagnetikoaren irudia. Arg. Michael Smeltzer /Vanderbilt Unibertsitatea

Unibertsoko materia ia guztia anapolo izeneko eremu elektromagnetiko berezi bat duten partikulez osatuta egon daiteke. Hori proposatu dute Vanderbilt Unibertsitateko bi fisikari teorikok; haien arabera, materia ilunaren osagaiak Majorana fermioiak dira, eta erroskila-itxurako eremu elektromagnetiko bat dute.

Beste zientzialari batzuek ere proposatu izan dute Majorama fermioiak direla materia ilunaren osagaia, baina galdera gehiegi uzten zituzten airean. Orain, eremu elektro magnetiko berezi horrekin, galdera horiei erantzutea lortu dute Vanderbilt Unibertsitateko ikertzaileek.

Physics Letters B aldizkari espezializatuan argitaratu dute ikerketa, Anapole Dark Matter izenburupean. Hain zuzen, anapolo deitu diote eremu elektromagnetiko horri. Ohiko eremuaren aldean, ez ditu bi polo, erroskila-itxura baizik, eta horrek azaltzen ditu partikulek dituzten ezaugarriak eta hain zailak izatea detektatzeko.

Ikertzaileen ustez, egin duten ikerketaren ezaugarri nagusia “sinpletasuna” da, eta egin dituzten ikerketen emaitzak aurreikuspenekin bat datozela baieztatu dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia