Materia iluna izan liteke Lurrera iristen diren pulsarren jatorria
2017/11/16 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Lurrera iristen diren gehiegizko positroien jatorria ez dago pulsarretan, eta, beraz, litekeena da jatorri exotikoagoa izatea, materia iluna, adibidez. Ondorio horretara iritsi dira Mexikoko HAWC gama-izpien behatokian egindako behaketa batzuekin. Science aldizkarian eman dute horren berri.
Azken urteetan, izpi kosmikoen hainbat detektagailutan neurtu da espero baino positroi gehiago iristen direla Lurrera. Eta hainbat ikerketek iradoki dute pulsar deitzen zaien izarretan egon litekeela positroi horien jatorria (elektroien antipartikulak dira positroiak). Ustez horretarako behar bezain gertu zeuden bi pulsar aztertu dituzte orain HAWC behatokian, eta kalkulatu dute pulsar horietan sortutako positroiak zenbateraino heda daitezkeen espazioan. Bada, kalkulu horien arabera, ezinezkoa da pulsar horiek Lurrera iristea. Hala, ikertzaileek argi dute Lurrera iristen diren gehiegizko pulsar horiek beste jatorriren bat izan behar dutela, eta litekeena da materia iluna izatea.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia