Matematika gaur egungo ekonomian
2000/08/01 Duoandikoetxea Zuazo, Javier - EHUko matematika irakaslea Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ekonomia Nobel saridunetan matematikariak eta garapen matematikoa egin duten ekonomialariak behin baino gehiagotan izan dira. Garai bateko kontu elementalak ez dira nahikoa gaurko betebeharrak asetzeko eta Matematika sakonago ezagutu behar da. Black, Merton eta Scholes-en lanetan erabiltzen den Matematika ez zen ohikoa orduko ekonomialarien Prestakuntzan, baina beharrak sarrarazi du ondorengo urteetan. Gaur egun aldikako serieak, integral estokastikoak, Markov-en prozesuak, difusio-ekuazioak, martingalak eta goi-mailako Matematikako beste hainbat kontzeptu azaltzen dira ekonomialarien eskoletan.
Bestalde, bankuetan eta beste instituzioetan matematikariak, injineruak, informatikariak eta fisikariak ekonomialarien alboan ari dira lanean. Eta ez lehendik ezagunak diren metodoak aplikatzen bakarrik, etengabeko ikerketan baizik. Horrela merkatuak ere produktu berriak etengabe ateratzen ditu inbertitzaileen eskaerei erantzuteko. Matematikariontzat epe laburrean etorkizun handia duen lan-arlo berria da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia