}

Martera begira

1999/08/15 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Espazioko gaien artean Marte dugu nagusietako bat. Azken boladan bertako irudi eta mapa zehatzak ari zaizkigu bidaltzen Global Surveyor zunda, baita hiru dimentsiotakoak ere. Ordu gutxi iraun baina izugarrizko azalera (1.800 x 1.450 km eta 320 km zabaleko gunea) duen borraska baten irudiak ere iritsi zaizkigu Lurrera. Plaka tektonikoak izandakoen zantzuak aurkitu omen dituzte, gaur egun gune solidoa duen arren. Eta japoniarrek ere jaurtiki dute euren zunda Martera bidera; planeta gorrian inoiz bizidunik egoteko adina bero izan ote den edota gainazalaren azpian izotza ote dagoen aztertzera, besteak beste.

Azken finean, martetarrak jada giza-mitologiaren zati direla ere esan genezake, baina eurak hona ez datozenez geuk joan behar Martera.

7kn argitaratua

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia