Mapa genetikoa eta gero zer?

Mapa genetikoa eta gero zer?


Sekuentziazio genetikoa aurrera doan heinean, beste lan handi bat ari zaie pilatzen ikertzaileei mahai gainean. Izan ere, ez da nahikoa gene guztiak identifikatzea; nahitaezkoa da geneek sortzen duten proteina bakoitzaren funtzioa identifikatzea.

Washingtongo Howard Hughes medikuntza--institutuko ikertzaileek legamiaren proteinen elkarreraginen lehen sare-mapa osatu dute. Horretarako, 2.039 proteina eta proteinen 2.709 elkarreragin aztertu eta batu dituzte. Nahiz eta akatsak egon daitezkeela aitortu duten, beren ustez, aurrerantzean egingo diren ikerketa zehatzagoetarako balioko du.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Genetika