
Benoit Mandelbrot, matematikaren izen handietako bat, urriaren 14an hil zen, Cambridgen, 85 urte zituela. Mandelbrotek fraktal hitza asmatu zuen 1975. urtean, egitura geometriko batzuk izendatzeko. Eta, harrezkero, esparru anitzetan aplikatu dira bere aurkikuntzak, fisikatik hasi eta finantzetaraino.
Geometria fraktalaren erakusle nagusiaren ekarpenen omenez, 2007an bideo bitxi bat sortu zuen Cornelleko Unibertsitateko ikasle batek.
Irudia: Evercat.
Aulestiarte Lete, Izaro
Elhuyar Zientziaren Komunikazioa