MacRecorder musika-programa

MacRecorder Sound System da Berkley-ko Farallon Computing etxeak atera duen produktu berriaren izena.

MacRecorder musika-programa


Bai programa pedagogikoak egiterakoan eta bai ordenadore bidez aurkezpenak egin nahi direnean, soinuak edo ahotsak sortu ahal izateak duen garrantziaz ohar gaitezke.

Produktu berri honek, edozein soinu graba dezake era digitalizatuan, ondoren Macintosh-ek daramatzan soinu-sintetizadoreen laguntzaz soinu horiek birsortu ahal izateko.

Soinu hauek beste edozein aplikaziotan erabil daitezke eta bereziki HyperCard programan.

Soinu hauek datu-base batean ere sar daitezke, edozein momentutan irudi eta testuekin konbinaturik kontzeptu baten azalpenean erabil daitezkeelarik.

Produktu hau berehala egongo da kalean eta 30.000 pezetatan lortu ahal izango da.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Softwarea