}

Lurraren barneko arrokak

2000/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Australiako Queensland Unibertsitateko geologoek lur sakonean zer dagoen jakiten lagunduko digun aurkikuntza egin berri dute Ginea Berriko Malaita uhartean. Bertan, 400 edo 670 km-ko sakoneran eratutako granate zatiak aurkitu dituzte, lur azalean baino 250.000 bider presio handiagoan eratu zirenak, hain zuzen ere. Granateak oso presio handitan eratzen den siliziozko mineral batez osaturik daude eta duela 34 milioi urte sumendi-eztanda edo hondamendiaren ondorioz azaleratu zirela uste da.

Orain arte goi- eta behe-mantuaren arteko mugan dagoen eremua uhin sismikoen bidez bakarrik ezagutzen zen eta, horregatik, aurkitutako granateek informazio oso baliotsua eskaini diezaiekete geologoei.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia