Lurra Martetik, lehen begirada

Lurra Martetik, lehen begirada


Curiosity ibilgailua 2012ko abuztuan iritsi zen Martera, eta urtarrilaren 31n hartu zuen irudi hori, Eguzkia Marten jarri eta 80 minutu geroago. Irudian, Lurra agertzen da, beste edozein astro baino distiratsuago, eta, azpian, Ilargia ikus daiteke.

Curiosityk argazkia atera zuen unean, 160 milioi kilometroko tartea zegoen Lurraren eta Marteren artean.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia