Lehen banku birtuala
1996/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Egunetik egunera ziberrespazioa mundu errealera gero eta gehiago hurbiltzen ari da. Estatu Batuetako Security First Network Bank etxeak adibidez, Interneten baino funtzionatzen ez duen bankua sortu du. Kaudimen federalaz funtzionatzen duen ziberbanku honek, ohizko leihatilazko bankuek baino funtzionamendu-gastu txikiagoak ditu (kalkuluen arabera, gastuak herena dira). Burtsako artekariak ere kezkatzen hasita daude, broker birtualak laster lehia egiten hasiko zaizkiela eta.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia