Legamiak antibiotikoen toxikotasuna neurtzeko

Legamiak antibiotikoen toxikotasuna neurtzeko


Antibiotikoek erreakzio kaltegarriak eragiten dizkiete pertsona batzuei. Erreakzio horiek zein generekin lotzen diren jakiteko eta antibiotiko berrien erreakzioa neurtzeko, legamiakerabiltzen dituzte Britainia Handiko Nottingham-go Unibertsitatean.

Aberdeengo Unibertsitatea

Ikertzaileek Saccharomyces cerevisiae legamiaren genoman aztertzen dute antibiotikoen eragina. Legamia horren genoma gizakiarena baino askoz ere laburragoa bada ere, gizakiaren gaixotasunekin zerikusia duten geneen % 40 ditu.

Berez, antibiotikoek bakterioen aurka egiten dute, baina, batzuetan giza zelulak kaltetzen badituzte, legamien aurka ere egin zezaketela pentsatu zuten ikertzaileek. Hala, azaleko, begiko eta belarriko infekzioak eta meningitis batzuk tratatzeko erabiltzen den gentamizina antibiotikoa probatu zuten legamian. Izan ere, antibiotiko horrek gaixoen % 5-10i kalteak eragiten dizkie giltzurrunetan eta barne-belarrian.

Legamian probatu zutenean, ikusi zuten 17 genetan eragiten zuela eta, ondorioz, legamiaren hazkuntza moteldu edo gelditu egiten zela. Horrela, gentamizinak nola kaltetzen duen jakin ahal izan dute. Gainera, beste antibiotikoekin ere antzeko probak egin daitezkeela frogatu dute.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna