}

Lankidetza zientifikoaren mapa

2011/02/03 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Munduko lankidetza zientifikoaren mapa sortu du Science-Metrix aholkularitza-enpresak. Horretarako, 2005 eta 2009 bitartean argitaratu diren zientzia-artikuluak biltzen dituen datu-base ikaragarria erabili dute. Herrialde ezberdinetako bi egilek edo ikertzailek artikulu bat elkarrekin idatzi duten bakoitzean, hiri horien arteko harremana lerroen bidez irudikatu dute. Lerro horien distira bi hiri horien arteko lankidetza-kopuruaren eta distantziaren araberakoa da.

Mapan zoom egiteko aukera ere jarri dute.

Irudia: Olivier H. Beauchesne, Science-Metrix

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia