Landareen hilabetekaria. Urria
1989/09/01 Errekondo Salsamendi, Jakoba Iturria: Elhuyar aldizkaria
BITXIKERIA
Barazki bereziak
Kalabazina:
Curcubita pepo-oblonga. Uzta: fruitua.
Kuiaren antzeko zikloa osatzen du (ikus ELHUYAR. Zientzia eta Teknika 23).
- Erein: Apirila-maiatza. Zuzenean zuloka, bakoitzean 3-4 hazi eta simaur gainean; 3 zutara lurrazpian eta zuloak 1x2 m-ko tartearekin.
- Lanak: Landaretxoek 3-4 hosto dituztenean zulo bakoitzean onena utzi eta besteak kendu. Ureztaketa ugari. Jorraldi ugariek mesede galanta egiten diote; bai hezetasuna mantentzeko eta bai zainak bilakatzen laguntzeko.
- Uzta: Fruituak erabat garatu eta heldu baino lehen bildu. Xamurragoak dira eta azkar biltzeak kimaketa indartsuaren ondorioak ditu, batipat ekoizpena hobetuz. Hau normalean m2-ko 2 edo 3 kilokoa da.
Meloia:
Cucumis melo. Uzta: fruitua.
Sagarrak jasotzek garaia da.Kukurbitazeo familikide guztien antzera, lurrean materia organiko ugari behar du eta inoiz ez deskonposatu gabea. Simaur zaharra oso egokia da. Beroa ere behar beharrezkoa du.
- Erein: Beroa segurtatzeko apirila-maiatzean lorontzitan ereingo dugu babesean, bakoitzean 3-4 hazi 2-3 cm lurrazpian.
- Landatu: 40x40x40 cm-ko zuloak prestatu, azpia simaurrez bete eta hau lur pixka batez estali ondoren, gainean landatu. Zulotik zulorako tartea 1 m-koa izango da, alde guztietara. Landatu bezain laster sakon ureztatu.
- Lanak: Kimaketa da meloiaren lanik nagusiena. Landareko 5-6 fruitu utzi behar direnez, landarearen garapena kontrolatu beharko dugu. Kimaketak 3 atal nagusi ditu:
– Landareak 3-4 hosto bikote dituenean 2. bikotearen gainetik kimatu.
– Ateratako bi pujak 6. hosto-bikotearen gainetik.
– Fruituaren ondoren 2. hosto-bikotearen gainetik. - Uzta: Fruituak helduta daudenean, landareari lotzen dion txortena lehortzen hasten da eta askatzean ez du fruituaren zatirik berari itsatsita eramaten.
Angurria:
Citruluus lanatus
Angurriak (meloi, kui, kalabazin eta kukurbitazeo guztien antzera) eguraldi beroa, lur simaurtsua eta ureztaketa ugari behar ditu.
- Erein: Apirila-maiatzean. Zuzenean zuloetan; bakoitzean 2-3 hazi eta zulotik zulora 3 metroko tartea alde guztietara.
- Lanak: Zulo bakoitzean landarerik onena aukeratu eta besteak kendu. Jorraldi-pare bat eta goizaldera ureztaketak, inoiz ere fruiturik busti gabe. Kimaketa beharrezkoa da. Landarearen bi edo hiru adarretan 2-3 fruitu besterik ez dugu utzi behar. Hortik aurrera moztu.
- Uzta: Abuztu ingurutik aurrera, fruituak erabat helduta daudenean bildu behar direlarik. Ekoizpen, m2-ko 6 kg.
Luzokerra eta Ozpin-luzokerra
Cucumis sativus. Uzta: fruitua
Kukurbitazeo familikide guztientzako esanak berdin balio du igokari honentzat (ikus aurrekoak).
- Erein: Babesean (negutegian) lorontzitan martxoa-apirilean, ernetzen laguntzeko egun batez uretan beratzen eduki ondoren. Maiatza aldera landatu.
- Landatu: Zuloek 0,5x1 m-ko tartearekin, simaur zaharrez bete zuloa eta hau estaliko duen lurrean landatu. Ozpin-luzokerrak baldin badira, tarte txikiagoa behar dute fruituak txikiagoak eta xamurragoak izan daitezen..
- Lanak: Ez dira kimatu behar; fruituak txikiak bait dira. Lurra heze mantentzea garrantzitsua da, baina fruituak hezetasuna ukituz egon ez daitezen, hondakin organikoz osaturiko geruza bat jarri behar dugu (lastoa, hostoak...) edo landarea igotzeko azpiegitura bat prestatu (makilak, sarea, ...).
Landare indartsua denez, izurrite eta gaitz gutxi jasaten ditu, hauen artean aipagarriena oidioa, zeina oinarritzat sinka edo sufrea duten frujizidez tratatzen bait da. - Uzta: Uztaila aldera hasten da. Gordinik jateko luzokerra nahi badugu zertxobait hazten utzi, baina inola ere horitzen ez utzi. Lehentxeago bildu. Kontserbatzeko direnak, ozpin-luzokerrak, 10 cm dituztelarik bildu.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia