}

Laguntza elektrikoa elbarrientzat

2001/05/16 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Cambridgeko Unibertsitateko ingeniari-talde batek ahultasun muskularra duten elbarriei laguntzeko mekanismo berri bat aurkeztu du. Muskulu-distrofia edo nerbio motorreko gaitza dutenentzat aproposa da eta oso erabilerraza.

Tresna berri hori gurpil-aulkiaren atzean jartzen da eta beso-euskarri bati konektatuta dago. Mekanismo elektrikoaren bidez, gaixoak besoa atzera eta aurrera mugi dezake bere giharren indarra erabiliz, beso-euskarriaren funtzioa besoaren pisua jasatea besterik ez baita. Batez ere, kontrol muskularra baduten baina ekintzak aurrera eramateko behar adina indarrik ez dutenentzat da onuragarria, batetik, mugimendu asko egiteko askatasuna ematen dielako eta, bestetik, giharrak eta giltzadurak trebatzen laguntzen dielako.

Beso mugikorrak indar elektriko bidezko mugimendu bertikala eta indar muskular bidezko mugimendu horizontala batzen ditu. Prototipoa 80 gaixoen parte-hartzeari esker egin dute eta % 85 baino aditu gehiagori interesgarria eta erabilgarria iruditu zaie. Orain, Cambridgeko ingeniariak merkatura ateratzeko modeloa ari dira prestatzen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia