Koral-hesi bat aurkitu dute Australian

Koral-hesi bat aurkitu dute Australian


Geoscience Australia

Australian munduko koral-hesirik handiena dago, baina hori ez da berria. Berria ikertzaileek aurkitu berri duten lehiakidea da. Izan ere, ehun kilometro karratuko koral-hesia topatu dute Geoscience Australia erakundeko ikertzaileek sedimentuen mugimenduak aztertzen ari zirela.

Aurkikuntza Carpentariako golkoan egin dute eta oso deigarria da, hesia ohi baino sakonago eta argi gutxiko ur zikin samarretan dagoelako. Hain kondizio kaskarretan bizi daitezkeen koralak aurkitzeak harritu egin ditu ikertzaileak.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ozeanografia