Koral fluoreszenteak
2002/05/31 Elhuyar Zientzia
Steve Ackleson ozeanografoak koralean fluoreszentzia eragin du argi urdinaren bitartez.
Itsas azpiko fluoreszentzia 1927an ikusi zen lehen aldiz, baina fenomeno horren argazkiak 1950eko hamarkadatik aurrera landu dira. Orain, Steve Ackleson ozeanografoak koraletan ere eragin daitekeela aurkitu du. Argazkiak egiteko asmoarekin murgildu zen Floridako koral-hesiaren uretan, eta koralen azpian argi urdina jarrita fluoreszentzia eragiten dela ikusi zuen. Efektu hori ezin da biolumineszentziatzat hartu, ez baita animaliak berak sortua, baizik eta bere egituran eragin daitekeen efektua.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia