}

Kimioterapiaren eraginkortasuna apaltzen duen proteina bat identifikatu dute

2017/09/18 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

kimioterapiaren-eraginkortasuna-apaltzen-duen-prot
Kimioterapiak hautsitako DNA (puntu berdeak), zelulen nukleoan. Arg. F.C./CSIC

Kimioterapiak zelulen DNAn sortzen dituen hausturak konpontzen dituen proteina bat identifikatu du nazioarteko ikertzaile-talde batek.

Kimioterapia minbizi-zelulen DNA puskatzean datza eta funtsezkoa da minbizi asko tratatzeko. Zelulek, ordea, neurri batean badute haustura horiek konpontzeko gaitasuna. 2009an, ikertzaileek mekanismo horretan laguntzen duen entzima bat deskubritu zuten: TDP2 entzima. Orain, pauso bat gehiago eman dute, eta entzima horren aurretik lan egiten duen proteina bat identifikatu dute. ZATT izena du, eta hautsitako DNAren ertzak berregiten ditu.

Aurkikuntza baliagarria izan daiteke bai pazienteak kimioterapiari nola erantzungo dion hobeto aurreikusteko bai tratamenduaren eraginkortasuna areagotzeko. Science aldizkarian argitaratu dute ikerketa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia