Elhuyar zientziaren komunikazioa

KAROBIAK, Karea lortzeko labeak

1996/02/01 Elosegi Irurtia, Migel M. Iturria: Elhuyar aldizkaria

Laborantzako lurren kalitatea hobetzen zuen kare biziaren erabilera oso hedatuta egon zen gure lurraldean mende honen erdialdera arte. Karobiak kararria kiskalduz kare bizia egiteko erabiltzen ziren labe bereziak ziren.

Nekazaritzarako erabiltzen ziren lurren tratamendu eta korrekziorako kare biziak dituen ahalmenak XVIII. mendearen hasieran ezagutu ziren. Kararria pilatzen.
J.M. Lekuona

Nekazaritzarako erabiltzen ziren lurren tratamendu eta korrekziorako kare biziak dituen ahalmenak XVIII. mendearen hasieran ezagutu ziren. Julio Caro Barojak, Etnografia Histórica de Navarra liburuan, Juan de Armasa Beintza-Labaiengo erretorearen testigantza jaso zuen eta testigantza horren arabera, karearen aurkikuntza Lekunberrin eman zen. Horrela, 1705-1709 urteetan Nafarroako mendialdeko gosetean, erre eta hauts bihurturiko kareak berez hotza zen lurra berotu egiten zuela ikusi zuten.

Urte horietatik aurrera eta neurri handi batean artoaren hedapenarekin batera, karobi edo kisulabeak Euskal Herri osora hedatu ziren. Bi mende eta erdiz erabili ziren, mende honetan zehar gutxiagotzen joan eta 1950 inguruan erabat desagertu ziren arte.

Zoritxarrez, gaur egun karobi gehienak hondatuta daude eta gutxi dira beren funtzionamenduaz taxuzko azalpenik eman dezaketen pertsonak.

Mota ezberdinetako karobiak

Kararria egosteko egiten zen sua, haritz-zein pago-egurrez egiten zen.
J.M. Lekuona

Azken urteotan hiru karobi piztu dituen Jose Sagastibeltza Leitzako karegileak azaldu zigunez, bi motako karobiak zeuden gure artean. Zakarrezkoak izenaz ezagutzen direnak zaharrenak ziren eta sua jasaten zuten harrizko labeak ziren. Horietan, kararrizko bobeda batean kararria pilatzen zen eta azpian haritz- eta pago-egurra erretzen zen gau eta egunez. Labearen azpialdean, sua pizteko ahoa zegoen eta bigarren zulo batek airearen sarrera erregulatzen zuen. Egosketa sei bat egunen buruan amaitzen zenean, sua itzali egiten zen eta pare bat egunez hozten utzi ondoren, kare bizia ateratzen zen.

Kare bizia lortzeko egin behar den lehenengotako lana, kararria biltzea eta karobira eramatea da.
J.M. Lekuona

Arragoa izeneko beste karobimotak etengabeko prozesua zuen. Harria eta erregaia geruzaka gainetik kargatzen ziren eta karea azpialdetik ateratzen zen metalezko sare baten bidez.

Arragoen prozesua

Arragoen barruko zilindroak 5 metro inguruko altuera eta 1,2 metroko diametroa izaten zuen. Lanak erraztearren, goiko eta beheko ahoetara heltzea errazten zuten aldapetan eraikitzen ziren.

Labea piztu eta berotzen hasteko, guztiz lehortutako ote eta erratzak erabiltzen ziren hiru orduz. Gero haritz-ezpalak gehitzen ziren beste 2-3 orduz eta jarraian, egur lodiagoak erabiltzen has zitekeen.

Karegileak kea behatuz jakin zezakeen egosketa zein urratseta zegoen. Kearen kolore zuriak tenperatura behar baino baxuagoa zela adierazten zuen eta urdinskak ondo berotzen ari zela.
J.M. Lekuona

Karegileak kea behatuz jakin zezakeen egosketa zein urratsetan zegoen. Kearen kolore zuriak tenperatura behar baino baxuagoa zela adierazten zuen eta urdinskak ondo berotzen ari zela. Labearen azpialdeko paretan zeuden zuloek airearen sarrera erregulatzen zuten.

Labea ongi berotu ondoren, sagarraren tamainako kararrizko geruza gehitzen zen eta egurrezko eta kararrizko geruzak txandakatuz gehitzen ziren.

Piztu eta 10 ordutara, saretik lehen kare pusketak erortzen hasten ziren, baina irregularki erretzen zirenez, labera sartzen ziren berriro. Bi ordutik behin, harrizko eta haritz-, pago-, eta gaztain-ipurdiz egindako egurrezko geruza alternoz bete behar zen labea.

Karobiak 7-15 egun ematen zituen piztuta, hornitu behar zituen baserrien arabera. Egun horietan karobiaren arduraduna eta bere laguntzaileek gogotik egiten zuten lan.
J. M. Lekuona

Erabili beharreko harri-kantitatea lortu nahi zen kare-kantitatearen araberakoa zen, prozesua jarraia izanik, karea atera ahala labea erregaiez betetzen baitzen. Piztu ondorengo 24-50 ordutara labearen tenperatura 1.000 C ingurutan egonkortu egiten zen eta ondoren, prozesua jarraian gertatzen zen. Ondo egositako karea berehala hozten da eta estalpe batean gordetzen zen, alorretan zabaltzera eraman arte. Zati bat karesnea egiteko gordetzen zen eta baserrietako hormak zuritzeko erabiltzen zen nagusiki.

Karobiak 7-15 egun ematen zituen piztuta, hornitu behar zituen baserrien arabera. Egun horietan karobiaren arduraduna eta bere laguntzaileek gogotik egiten zuten Ian eta lanak bukatutakoan, hainbat neke eta izerdien ondoren, afari eder batek ematen zion bukaera Ian bitxi honi.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia