}

Karbono monoxidoaren eragina argitu dute

2004/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Jende asko pozoitu da karbono monoxidoa arnastuta. Batzuetan, gainera, pozoia desagertu ondoren, garunean kalteak azaltzen zaizkio gaixoari.

Ez da gutxitan gertatzen; jende asko pozoitu da karbono monoxidoa arnastuta. Kasu batzuetan, gainera, pozoia desagertu ondoren, garunean kalteak azaltzen zaizkio gaixoari. Orain argitu dute zein den gasaren eragina garunean.

Garunean, gasak MBP proteina aldarazten du mielinan, hau da, neuronen axoien estalkietan. Proteina hori aldatzeak sistema immunologikoa aktibatzen du garunean; gorputzari arrotz egiten zaio MBP proteina, eta topatzen duenari egiten dio eraso.

Arazoa eraso horren iraupena da; izan ere, aldatutako MBP guztia desagertuta ere, sistema immunologikoa ez da geratzen, eta MBP osasuntsuari ere egiten dio eraso. Ondorioz, garunean kalte kronikoa eragin dezake prozesuak.

Horregatik, karbono monoxidoak pozoituz gero, immunosupresoreak erabiltzea proposatu dute ikertzaileek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia