}

Karbono monoxidoa neurotransmisore

2004/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Duela hogei urte inor gutxik pentsatuko zuen gas batek neurotransmisore gisa joka zezakeela; baina, 90eko hamarkadaren hasieran, nitrogeno monoxidoak funtzio hori ere betetzen zuela ikusi zuten, eta, orain, karbono monoxidoa ere neurotransmisorea dela jakinarazi dute.

Saiodian eginiko probetan ikusi dute hemo oxigenasa, karbono monoxidoaren sintesia bideratzen duen entzima, kaltzio-kalmodulina konplexu batek erregulatzen duela, milisegundotako pultsuei erantzunez, gainera.

Kontua da gasak ez direla besikuletan pilatzen, behar ahala ekoizten dira zelulan. Bestalde, neurotransmisoreak oso azkar askatzen dira. Beraz, gas batek neurotransmisore gisa jokatzeko bete behar duen ezinbesteko baldintza da oso azkar ekoiztea, milisegundo gutxitan. Bada, hori bera izan da ikertzaileek frogatu dutena.

Gizakietan mekanismo berari jarraitzen diola frogatzen bada, aurkikuntza horrek hesteetako gaitzetarako eta eiakulazio goiztiarra sendatzeko tratamendu berriak lortzen lagun dezakeela uste da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia