}

Kaosa nagusi, halabeharrez

2008/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Kaosa nagusi, halabeharrez
2008/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: J.V. Iperen/NIOZ)

Zortzi urtez Itsaso Baltikoan jasotako plankton-komunitate bat aztertzen aritu ondoren, Amsterdamgo Unibertsitateko ikertzaile-talde batek adierazi du populazioen dinamika kaotikoa dela, alegia, naturan ez dagoela orekarik.

Edozein ekosistema eratzen duten espezieen populazioek gorabehera handiak izaten dituzte. Orain arte uste zuten inguruneko kondizioak aldatzen zirelako gertatzen zirela gorabehera horiek. Hala ote zen egiaztatzeko, inguruneko aldaketa horiek desagerrarazi zituen Herbeeretako taldeak, hau da, tenperatura, gazitasuna, argitasuna eta aireztapena konstante mantendu zituzten zortzi urtez.

Kondizio horietan ere izugarrizko gorabeherak behatu zituzten aztergai zuten komunitatean. Horrek adierazten du espezieen arteko lehiakortasunak berak eragiten duela une batzuetan batzuk ugaritzea eta beste batzuk gutxitzea. Teknika matematiko aurreratuen bidez ere frogatu zuten plankton-komunitate horretan kaosa nagusi zela.

Dena den, talde horretatik kanpoko zientzialari batzuen ustez, ez dago natura osora orokortzerik komunitate batean ikusitakoa.

1
241
2008
4
003
Ekologia; Zoologia
Berriak labur
4

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia