}

Kamtxatka hautsez estalia

2004/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Sumendi baten erupzioak hautsez estali du Errusiako Kamtxatka penintsula.
ESA

Sumendi baten erupzioak hautsez estali du Errusiako Kamtxatka penintsula. Shivelutx sumendiaren aktibitatea urtarrilean hasi zen, eta, pixkanaka, areagotuz joan da, gertatu berri den erupzio leherkor gogorra hasi arte.

Errepideak itxi egin behar izan dituzte inguru hartan, lurrikaren eta lohi-jausien eraginez. Gas bolkanikoak eta hautsa zortzi kilometroko altuerara heldu ziren, eta lurralde elurtu hura hauts ilun batek estali zuen. Envisat sateliteak ingurunearen argazkia atera zuen, 800 kilometroko distantziatik.

Kamtxatka penintsulan horrelako gertakariak aztertzeko dagoen taldearen esanean, noiznahi izan daitezke erupzio gehiago. Izan ere, laba-kupula bat ari da kraterrean eratzen, eta lurrikarak etengabe gertatzen dira. Shivelutxen azkeneko erupzioa 2001ean izan zen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia