}

Kamioi elektrikoa

1993/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ibilgailu elektrikoak ez dira automobilak bakarrik izango. Kamioi handiak ere elektrikoak izango dira, Volvo etxeak dioenez. Bere ECC prototipoak 670 kilometroko autonomia du. Sekretua, munduan beste inor ez bezalako propultsio hibridoa da. Motore elektrikoaz gain gas-turbina ere badu. Errepidean turbina arituko da lanean (erregai likido edo gaseoso guztietara moldatzen da) eta ibilgailuak 175 km/h-ko abiadura maximoa lortu ahal izango du, bateriak automatikoki kargatuko direlarik. Hiri-barruan, ECC ereduak motore elektriko hutsez funtzionatuko du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia