Kameleoien mingaina, hotzean ere bizkor
2010/03/23 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia
Kameleoien mingaina ez da moteltzen tenperatura baxuetan. Horixe ondorioztatu dute Floridako Unibertsitateko zenbait ikertzailek.
Oro har, animalia ektotermoen (gorputzeko tenperatura kanpokoaren araberakoa dutenak) jarduerak nabarmen egiten du behera hotzarekin. Ikertzaileek ikusi dute, ordea, kameleoien mingainaren mugimendu elastikoetan ez dela aldaketarik gertatzen, tenperatura baxua izanagatik. PNAS aldizkarian argitaratu dituzte emaitza horiek.Irudia: National Academy of Sciences
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia