Kaltegabeko bakterioa!

Gaixotasun artritikoen talde berezi baten jatorria urdailean bizi den bakterio kaltegabeetako bat izan daiteke, Texasko unibertsitateko ikerlari batzuen iritzian. Arratoiekin eginiko saioen bidez iritsi dira ondorio horretara.

Espondiloartropatia izeneko gaixotasun hauen ezaugarrietakoak hauek dira: hesteen, larruazalaren edo genitalen inflamazioa eta bizkarraren behe aldeko artritisa.

Ezaguna da aspalditik HLA-B27 izeneko geneak gaixotasun horiekin loturak dituela. Izan ere, populazioaren % 8k baino ez dauka gene hori eta espondiloartropatia dutenen artean ordea, % 50 baino gehiagok. Dena dela, gaixotasuna urdaileko zein bakteriok eragiten duen agertzea eta horrek HLA-B27 genearekin zein lotura duen ez dago garbi. Beraz, ikerketa gehiago behar dira gaixotasunaren mekanismo guztiak argitzeko.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Biologia

Aldizkaria

Kolaboratu

Zure lana argitaratzea nahi duzu?

Gai zientifiko bati buruzko artikulu bat baduzu, bidali eta sarean zein aldizkari inprimatuan argitaratu dezakegu.

Bidali