Kalean da <em>Elhuyar</em> aldizkariaren azken zenbakia


 

Sateliteek eskaintzen duten ikuspegi global eta sinoptikoak txunditurik utzi zuen, orain 20 bat urte, Iban Ameztoy Aramendi. Ordutik, teknologia honek eskaintzen dituen aukeren inguruan dabil, gizartearentzako balio erantsia eta eraldatzailea duten prozesuetatik eratortzen den informazioa ekoizten. Irudi horietako bat hartu dugu azalerako, eta beste batzuk ageri dira Ikusmiran atalean.

Aldizkariaren barruko orrietan, berriz, tarte zabala eman diogu COVID-19ari, ezinbestean. Horrez gain, Inma Arostegi Madariaga matematikaria elkarrizketatu dugu, Industria 4.0ari buruzko analisiak bildu ditugu, eta Williamina Flemingen istorioa kontatu dugu, besteak beste.

Hori guztia eta berri gehiago, Elhuyar aldizkariaren webgunean.

 

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Elhuyarren berriak