Kalean da martxoko aldizkaria
Kalean da martxoko Elhuyar aldizkaria. Datu-zentroei buruzkoak dira azala eta erreportaje nagusia. Hain zuzen, adimen artifizialaren eta datuen hazkunde azkarrak azpiegitura erraldoiak bultzatu ditu, ur- eta energia-eskari ikaragarriak dituztenak. Hodeia asko ari da hazten, eta gero eta itzal luzeagoa egiten ari da ingurumenari eta gizarteari.
Horrez gain, elkarrizketa luzea egin diote Nerea Ezeiza Ramosi, EHUko Informatika Fakultateko dekanoari. Eta elkarrizketa gehiago, albisteak, analisiak, istorioa, irudi ikusgarriak eta beste zenbait eduki ere badakartza, gaurkotasun bete-betekoak.
Ana Galarraga Aiestaran
Elhuyar Zientzia
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian



