Kalean da aldizkari berria

2021/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zuhaitzek ez dute hitz egiten, baina ongi gordetzen dituzte denboraren markak. Eta marka horiek irakurtzen ditu Josue Susperregi Lasaldek. Zuhaitz bizietan hasten da denboraren hariari tiraka, eta inoiz zuhaitz izandako egur zaharretan jarraitzen du. Tiraka-tiraka, XII. menderaino iritsi da.

Zuhaitzen denboran atzera egindako bidaia horri eman dizkiogu azala eta barruko orri nagusiak. 

Orainari eta etorkizunari ere begiratu diogu, ordea. Besteak beste, ekonomia ekologikoaz aritu gara Mirene Begiristain Zubillaga ekonomialariarekin eta Arturo Elosegi Irurtia biologoarekin; gorputzaren merkantilizazioaz Itziar Alkorta Idiakez bioetikan adituarekin eta Miren Guilló Arakistain antropologoarekin, eta Ellen Shallowen istorioa jaso dugu. 
 
Horrez gain, Mundu digitala, Iraultza txikien lekukoak, Ikusmira, Ekinean eta gainerako atalak ere eduki interesgarriz bete ditugu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia