Jupiterren eta haren Io eta Ganimedes ilargien irudi ikusgarriak irabazi du Royal Observatory-k antolatzen duen Astronomy Photographer of the year 2011 argazki-lehiaketako sari nagusia.
Damian Peach argazkilari afizionatuak Barbados-etik ateratako argazkia da; atmosferaren argitasunak irudi astronomikoak zehaztasun eta argitasun paregabearekin ateratzeko aukera eskaintzen duen tokitik, hain zuzen ere. Jupiterren bi ilargien zehaztasuna nabarmendu du batik bat epaimahaiak.
Izarren, planeten, galaxien eta abarren inguruko argazkiak izan ohi dira lehiaketa horretan protagonista, eta, hirugarren urtez jarraian, argazki ikusgarriak jaso dira.
Kortabitarte Egiguren, Irati
Elhuyar Zientzia