Japoniako koralak Ipar polorantz, abiadura bizian
2011/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Japonia inguruko koralak iparraldera migratzen ari direla frogatu dute Japoniako Ingurumen Globalaren Ikerketa Zentroko ikertzaileek. Eta uste zuten baino askoz ere azkarrago ari da gertatzen; koral-mota bat urtean 14 kilometro mugitzen ari dela ikusi baitute.
Ikerketa-zentro horretan, 1930eko hamarkadatik ari dira aztertzen koralak. Baieztatu dutenez, azken 100 urteotan 0,7-2,4 ºC igo da ur-azalaren tenperatura neguan. Horren ondorioz, aztertutako bederatzi koral-motetatik lau Ipar polorantz mugitu dira, eta gainerakoek zeuden lekuan jarraitu dute. Mugitu diren laurak Naturaren babeserako Nazioarteko Batasunaren zerrendan agertzen dira 1998tik, "mehatxatuta" edo "kaltebera" gisa.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia